"Herrigunean zehar sakabanatuta jarri genituen loreontzi pertsonalizatuek arrakasta izan zuten, eta, jende asko erakartzeaz batera, eskaerak izan genituen. Hori horrela, San Milixan eguneko azokan postua jartzea erabaki genuen, eta 40tik gora loreontzi pertsonalizatu egiteko eskaera egin ziguten gure postura gerturatu zirenek. Horiek banatzen ditugunean, lortutako diruarekin, Eskoriatza gatzagarekin lotzen duen Gatz Bidean konponketa lanak egiteko erabiliko dugu. Zatiren bat ondo jartzeko, hesiak konpontzeko edo berriak jartzeko... ", adierazi du Dorleta Elkoro-barrutiak, Leintz Lotzen egitasmoko kideak.