Bizitokiak azpibanatzeko ordenantza jendaurrean dago

Imanol Beloki Unamuno 2021ko aza. 26a, 11:13
Baserri baten ikuspegia Gatz Bidetik.

Urriaren 28an, Gatzagako ohiko osoko bilkura egin zuten udal-batzako kideek, eta bertan, udalerriko lurzoru urbanizaezineko bizitegi-eraikinak etxebizitzetan azpibanatzeko ordenantza arautzailea hasiera batean onartzea izan zuten hizpide. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, aukera du nahi duenak erreklamazioak egiteko

Ordenantza honen xedea da Gatzagako udalerriko lurzoru urbanizaezinean baserriak zatitzea zenbait etxebizitzatan, banaketa horizontalaren prozeduraren bidez, eraikin horien berezko ingurumen baldintzak eta ezaugarriak zaindu eta mantenduko direla ziurtatzeko beharrezko baldintzak eta neurriak ezarriz, besteak beste.

Gehienez, lau etxebizitza

Eraikin bakoitzak, gehienez, lau etxebizitza izango ditu, eta ezin-bestekoa izango da zatiketaren ondoriozko etxe bakoitzaren azalera eraikiak 150 metro karratutik gorako gutxieneko aza-lera izatea, besteak beste; baldintza teknikoak udal webguneko ordenantzan daude ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak