Kalabazaren pisua asmatu beharreko postuan disfrutatu dute neska-mutikoek

Imanol Beloki Unamuno 2021ko aza. 16a, 15:56

Haurrak sanmilixanetako postuan.

Gurel Guraso Elkartekoek antolatu, eta haurrek gauzatutako Ezetz asmatu zenbat pisatzen duen kalabaza honek? otarren zozketak izan zuen zer esana sanmilixanetan. Aitzol Alava eta Ibon Bartolome izan ziren kalabazaren pisua asmatu zutenak –8 kilo eta 100 gramo–, eta beraz, bakoitzak otar bana irabazi zuen.

"Haurrak gustura ibili ziren sanmilixanetan. Batzuk kalabazaren pisua asmatzeko jendea erakartzen, eta beste batzuk sagar-ura egiten. Horrekin batera, gaztaina erreak ere egin genituen eta neska-mutikoen laguntza izan genuen", adierazi dute Gurel Guraso Elkarteko kideek.

Haurrak postuko protagonista izan zen kalabazarekin.

Aitzol Alavak eta Ibon Bartolomek jasotako otarrak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak