Hala, azoka girotzen aritu dira herritarrak ere. Sorginak Emakume Elkarteko kideek taloak egin dituzte; Gurel Guraso Elkarteko kideek gaztainak egin dituzte eta herritar talde bat izan da sagar-muztioa egiteko prozesua erakusten. Hainbat sagar motarekin egindako sagar zukua goxoa probatzeko aukera izan dute bertaratuek.
Postuekin batera izan da Goienakideren bizikleta-postua ere. Bazkide berriak egiteko helburuarekin, herriz herri ibiliko da postutxoa hemendik eta uztailera bitartean. Errigorako saski bat ere zozketatu dute bertan.