Gaur, 12:00etan batu dira Leintz Gatzagako Udaleko Hautesle Elkarteko kideak ohiko osoko bilkura egiteko. Gai zerrendan tramite eta kontabilitateko kontuak izan dituzte aztergai, baina, azpimarratzeko puntu nagusia izan da 2022rako Ordenantza Fiskalen hasierako onarpena. Hala, udalbatzak erabaki du Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) %3,3ko igoera orokorra aplikatzea Leintz Gatzagako udal zergei eta tasei 2022an modu orokorrean.
Prezioen eguneraketa
Gatz museoko prezioen igoerak ere izan dituzte berbagai. Trenaren ibilbidea, Gatz museoko mendi ibilbidea Hiruerreketako ibilbidea… dituzten iraupenarengatik… (3 ordu) euro bat igotzea proposatu zuten. "Hornigaiak, lehengaiak… igotzen ari dira, eta ezin gara atzean geratu. Gure zergekin ordaintzen ditugu, beste batzuk erabiltzen dituzten zerbitzuak. Beraz, egokitzat ikusten da igoera planteatzera", adierazi zuten ohiko osoko bilkuran.