Itzal-antzerki tailerra egingo dute egubakoitzean, ludotekan

Imanol Beloki Unamuno 2021ko urr. 28a, 14:58

Argi-itzal antzerki tailerra egingo dute Gatzagako ludotekan.

Egubakoitz honetan, Gurel Guraso Elkarteak antolatuta, itzal-antzerki tailerra izango da Gatzagako ludotekan. Eñaut Gorbea arituko da saioa eskaintzen, eta, teknika ezberdinak erakutsiko dizkie izena eman duten bederatzi haurrei. 17:00etan hasiko da saioa, eta Gaba Beltzaren aitzakian antolatutako hitzordua izango da.

Gaba Beltzaren aitzakian antolatutako egitarauaren barruan egingo dute itzal-antzerki tailerra. Antzeztutako efektu optikoan oinarritutako itzal-jolas batean jatorria duen teknika da, eta efektua eskuak edo objektuak argi-iturri baten aurrean ipini eta beren itzalak horma edo pantaila batean proiektatzean datza, honela eskuen nahiz objektuen mugimenduekin horma eta pantailetan figura estatiko edo mugimendudunak islatuz.

Domekan, etxez-etxe eskean

Horrekin batera, domekan, urriaren 31n, Gaba Beltza ospatuko dute herriko neska-mutikoek. Hain zuzen ere, etxez-etxe arituko dira eskean, aurpegia margotzeko tailerra egin ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak