Auzo-egur sortak eskatzeko epea ireki du Gatzagako Udalak

Imanol Beloki Unamuno 2021ko ira. 29a, 16:37

Egurra zatitzen.

Laster iritsiko da giro hotza, eta, ordurako etxeak berotzeko egurra izateko, urtero moduan, erabilera publikoko mendietatik ateratzen den auzo-egurraren aprobetxamendurako eskaerak aurkezteko izen-emate epea ireki du Leintz Gatzagako Udalak.

Bi modalitate eskaintzen ditu Gatzagako Udalak, iaz moduan: batetik, norberak egurra moztu, batu eta garraiatu dezake, baina tasak ordaindu beharko dituzte modu honetan egiten dutenek. Bestetik, egurra etxean jaso dezake nahi duenak. Kasu honetan, baina, egur-sorta bati dagokion kantitatea izango da; tamaina edozein dela ere, lanaren kostua eta tasak ordaindu beharko ditu herritarrak. Interesa duenak urriaren 29a aurretik eman beharko du izena udaletxean, eta aukeratu duen modalitatea aipatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak