Ehiza postuen lehenengo enkantea atzo amaitu zen

Imanol Beloki Unamuno 2021ko ira. 17a, 11:26

Makatzgain inguruetako postu batean. Argazkia: Andoni Etxenagusia

Gatzagakomendian dauden ehiza postuen enkantea irekita egon da abuztuaren 20a ezkero, eta atzora arte zuten interesdunek aurkezteko. Hemezortzi postu atera dituzte, guztira, enkantean, eta banatzen ez direnak berriz jarriko dira jendaurrean.

"Paseko ehizarako lau zona ditugu eta horietan hauek atera ditugu enkantean: Dominagan sei, Landan hiru, Pagoederren sei eta Retrankan hiru. Kasu honetan, postu horiek lau urterako hartzen dituzte interesdunek, eta beste lau urte luzatu daitezke, hogei urtera arte. Edozelan ere, zenbait kasutan, atzera egiten dute erabiltzaileek, eta jendaurrean jartzen ditugu", dio Juanito Bengoak, Leintz Gatzagako Udaleko Mendietako zinegotziak.

Oilagorretarako hamar postu

Oilagorretan aritu nahi dutenentzat, berriz, hamar postu daude Leintz Gatzagan. Horietatik bi postu herritarrendako izaten dira eta beste zortzi enkantera ateratzen dituzte –informazio gehiago, leintzgatzaga.eus webgunean–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak