Erne izan zen oholtzara igotzen lehen taldea. Zortzi abesti eskaini zituzten, tartean Interprete Desconocido taldearen bi abesti; talde horretako abeslarietako bat zen Dani Sanchez igo zen oholtzara.
Ondoren igo zen boskote oñatiarra, Larru Beltzak. Lehen diskoko zortzi abestiak jo zituzten eta baita bost bertsio ere. Golpe de Estado –Txirli igo zen kolaboratzera–, CC-627 eta Sospechosos talde oñatiarren kantu bana jo zuten, nondik datozen argi utzita. Eta Negu Gorriak-en abesti batekin hasi eta Vomitoren Mirando al abismo kantuaz amaitu zuten; azken abesti horretan Never Surrender-eko abeslari Pottoko igo zen agertokira. Punk-rockaren festa ederra Leintz-Gatzagan, betiere pandemiak baldintzatuta.