Hasi eta bukatu, biak, egingo da Gatzagainen Dorletako Ama txirrindulari lasterketaren 43. aldia. Horrela erabaki dute an-tolatzaileek, bi arrazoigatik: alde batetik, egungo osasun egoera dela-eta lasterketaren hasiera eta amaiera herritik atera nahi izan dituzte, herrian pilaketak saihesteko; beste aldetik, laster-keta gogorragoa egin nahi izan dute, igotzaileentzako apropo-sagoa izan dadin eta azkartasu-nagatik edo ordekan nabarmen-tzen diren txirrindulariei gauzak zailtzeko.
"Azken urteetan txirrindula-riek esaten ziguten esprinterrek irabazten zutela. Taldeak lan gogorra eginez gero, esprinte-rrek eutsi egiten dute azken malda horretan. Eta guk nahi dugu gure lasterketa mendiko lasterketa izatea, Gatzaga men-dikoa delako. Eta, orduan, esan genuen: 'Aramaion aldapa apur bat jarri eta Gatzagara hiru igoera'. Eta hori ez da broma", dio antolakuntzako kide Joxe-rra Agirreurretak.
Mendatea hirutan igo eta hi-rugarrenean helmuga goian, beraz; eta aurretik, gainera, Agirreurretak esan bezala, Ara-maioko pasaera ere gogortu egin dute apur bat; izan ere, orain arteko azken edizioan, 2019an, eraman zuten lasterketa Ara-maioraino, baina aurten, hara eramateaz gain, Untzillara igoa-raziko dute, Suñan behera berriz ere Arrasatera bidean jartzeko. 118 kilometro izango dira; 10:00etan hasiko da lasterketa, eta 13:30 alderako espero da lehena helmugaratzea.
Helmugaratzea, Gatzagainen, esan bezala, herrian ez dadin jendea pilatu, eta baita ere erra-zagoa delako han gaur egungo egoeragatik eta lasterketaren logistikarekin lotuta eskatzen dizkieten neurriak betetzea.
Azken igoera, erabakigarria
Euskaldun txapelketako laster-keta izango da Leintz Gatzagakoa, 23 urtez azpiko eta elite mailako txirrindularientzat. [Lerrook idazteko orduan izen-ematea oraindik irekita eta parte-har-tzaile zerrenda artean zehaztu gabe egon arren] Igor Arrieta, Unai Iribar... maila handiko txirrindulariak espero dituzte antolatzaileek irteeran; eta hel-mugan, euren aurreikuspenak eta nahia betetzen badira, lehe-na, igotzaile bat. Hori bai, las-terketa Aramaioko igoerarekin gogortu eta aurretik Gatzagako mendatea beste bi aldiz ere igo beharko duten arren, guztia azkeneko igoeran erabakiko dela uste du Agirreurretak: "Igoera bakoitzean apurtuko da laster-keta, baina azkena izango da erabakigarria".