Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eskaintza aurkezteko epea irekita dago, eta administrazio pleguak interesatuentzat eskuragarri daude udal webgunean. Informazioa nahi duenak 943 71 47 46 telefono zenbakira deitu dezake.
Eskaintza bakarra
lizitatzaileko Salmentan jarritako lokala Pilar kaleko bederatzigarren atarian dago. Eskuz larru denda izenez ezagunagoa. 19.266,45 euroko prezioa jarri dute baldintza moduan, beste hainbat baldintzarekin batera. Esaterako, lizitatzaile bakoitzak ezingo du eskaintza bat baino gehiago aurkeztu. Gainera, eskaintza ekonomikoek ezarritako preziotik gorakoak izan beharko dute, ezingo dira izan oinarrizko prezioa baino txikiagoak eta baztertuta geratuko dira lizitazio-prezioaz azpiko proposamenak.