San Martin Eguna ospatuko dute domekan, ermita kanpoan

Imanol Beloki Unamuno 2021ko uzt. 2a, 09:38

Iaz, meza nagusia San Martin ermita kanpoan egin zuten, aire zabalean

Meza nagusia 12:30ean izango da eta 13:00etan mokadutxoa izango da gerturatzen diren guztientzat. Ermitaren egoeragatik kanpoko belardian izango da meza, eta azken urtean egon den doke jokoa, berriz, ez da izango.

Uztailaren 4an, hau da, hileko lehenengo domekan, San Martin eguna ospatuko dute, urtero lez, Gatzagan. Goierri auzoko Zurtitzako San Martin ermitan ospatu izan da beti, baina iaz, kanpoan egin zuten meza, eraikinaren egoera ere ez baita oso ona, eta aurten ere halaxe egingo dute.

Elizarekin hartu-emanean

"San Martin ermitaren egoera ez da batere ona, eta iaz, eraikinaren kanpoko belardian egin genuen meza. Hartu-emanetan gaude Elizarekin ermitaren etorkizuna erabakitzeko, baina ikusiko dugu… Iaz, San Martin egunean, pandemiagatik ez zen jende askorik gerturatu, baina 50-60 lagun inguru batu izan gara, betiere, eguna ospatzeko", adierazi du Juanito Bengoak, Gatzagako Mendietako zinegotziak. "Aspaldi egiten zen doke jolasa ere gure lehen agintaldian berreskuratu genuen, duela sei urte inguru, baina jokoa ez zen egon iazko ospakizunean eta aurten ere ez da izango. Mezarekin eta mokadutxoarekin konformatu beharko dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak