Hemezortzi haurrek eman dute izena Gatzagako udalekuetan

Imanol Beloki Unamuno 2021ko eka. 29a, 11:37

2019ko udalekuetan egindako irteera batean.

Herriguneko udaleku irekietan hamar haur izango dira eta Ozetan egingo dituzten udaleku itxietan, zortzi.

Gatzagako udaleku irekiak uztailaren 5ean hasiko dituzte, eta hilaren 16ra bitartean hamar haur arituko direla adierazi dute antolatzaileek. Goizez 11:00etatik 13:00etara bitartean eta arratsaldez 15:00etatik 17:00etara, astegunetan. Egubakoitzetan, baina, goizeko ordutegia soilik izango da.

Uztailaren 26tik 28ra bitartean, berriz, udaleku itxiak egingo dituzte, eta horietan zortzi haurrek eman dute izena. Udaleku irekietan zein itxietan, Jon Egidazu eta Miren Antxia begiraleen gidaritzapean egongo dira haurrak.

Irteerei garrantzia

Udaleku itxietan, Garaion Sorgingunean pasatuko dituzte egunak haurrek, baina herrigunean izango diren udaleku irekien bueltan ere garrantzi handia eman diete irteerei. Hori horrela, martitzenetan eta eguenetan irteerak egitea aurreikusi dute. Hala ere, egun horietarako programatuta dituzten jarduerak eguraldiaren arabera moldatu egingo dituztela aurreratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak