San Juan su ederra Gatzagan

Imanol Beloki Unamuno 2021eko ekainaren 24a

San Juan su ederra piztu zuten Gatzagako plazan.

San Juan bezpera egunean, segurtasun arau guztiak hartuta, su ederra piztu zuten gatzagarrek San Migel plazan. Euri-jasa ederra ari zuen arren, ondo piztu zuten sua, 22:30 bueltan, aurretik mokadutxo bat hartu ostean. Bertaratu ziren herritarrak pilotalekuko arkupearen babespean eserita egon ziren, suaren goxotasunean, hura itzali zen arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak