Gurelek sustatuta, Gatzagako Udalaren babesarekin eta POOK sormen laborategia elkartekoek lagunduta, muralismo tailerrean ari dira Gatzagako haurrak. Ekainaren 5ean, margotu nahi zutenaren lanketa egin zuten kultura etxean, eta zapatu honetan hasi dira murala egiten. Hilaren 19an ziren murala margotzen jarraitzekoak, baina, ekainaren 30ean jarraitu eta amaituko dute artelana.