Dagoeneko zehaztu dute uztaileko udalekuak nolakoak izango diren

Imanol Beloki Unamuno 2021eko maiatzaren 28a

Gatzagako udalekuetako talde argazkia.

Jon Egidazu eta Miren Antxia izango dira , Leintz Gatzagan, uztailean izango diren udaleku irekietako eta itxietako begiraleak. Bietarako izen-ematea ireki dute Gurel Guraso Elkarteko kideek.

Gatzagako udaleku irekiak uztailaren 5etik 16ra bitartean egingo dituzte. Goizez 11:00etatik 13:00etara bitartean eta arratsaldez 15:00etatik 17:00etara izango dira. Egubakoitzetan, baina, goizeko ordutegia soilik izango da.

"Irteerak martitzenetan eta eguenetan egitea erabaki dugu; eguraldiaren arabera moldatu egin daitezke. Aurrez prestatutakoak honako hauek dira: Hontza Extrem-era, Landara, igerilekura eta mendira egun-pasa. Horrekin batera, gau bat Dorletako belardian pasatzea ere pentsatu dugu", adierazi du Nerea Altunak, Gureleko kideak. Izen-emateari dagokionez, udalekuetako egun guztietarako –60 euro– edo irteera solteetarako aukeratu daiteke, irteera bakoitza bost euro.

Udaleku itxiak, berriz, uztailaren 26tik 28ra bitartean egingo dira, Garaion Sorgingunean (Ozeta), 10 urtetik aurrerakoentzat. Prezioa 75 euro da, eta Jon Egidazu eta Miren Antxia izango dira begiraleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak