Agirre anaiek bertso-saio musikatua eskainiko dute

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mai. 27a, 11:11
Agirre anaiak eta Imanol Kamio, saioa grabatzen.

Zapatuan, Auskalo zeinek jarriak izenpean, bertso saio musikatua izango da Leintz Gatzagako Herriko Plazan. Jendaurrean saioa eskaintzen arituko diren bertsolariak Eñaut eta Unai Agirre izango dira, eta emanaldi berria da eskainiko dutena.

Agirre anaien saioak garai bateko eta gaur egungo bertso jarriak berreskuratu eta musikaren laguntzaz aurkezten ditu. Lan horretan bidelagun, musikari gisa, Imanol Kamio izango dute alboan; teklatuarekin arituko da hura.

Hileko kultura ekitaldi nagusia

Gatzagako Udalak urtarrilean jakinarazi zuen moduan, hilero ekitaldi bat, behintzat, antolatzea du helburu. Hori horrela, maiatzeko kultura agendaren barruan hitzordu garrantzitsuena zapatu honetakoa izango dela adierazi du Beñat Agirreurretak, Kultura zinegotziak: "Sarrera doakoa izango da, baina 80 pertsonako muga jarri dugu. Hilabete honetako lehenengo hitzordua izango da, eta ekainerako ere ari gara beste hitzordu bat prestatzen. Sanjuanen baitan izango dugu zerbait…".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak