'Harri jasangarrien paisaia kulturala' bisita Gatzagan

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mai. 21a, 12:53
Gatz museoko informazio-gunea.

Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailak Geoturismoa, gure ondare geologikoa izenpean zenbait bisita antolatu ditu bailarako hainbat herritan. Egitarauaren barruan egingo den bisita gidatuetako bat Leintz Gatzagan izango da, zapatuan eta domekan. Plaza mugatuak dira, baina oraindik tokia dagoela adierazi dute antolatzaileek.

Harri jasangarrien paisaia kulturala izenpean egingo dute Leintz Gatzagako bisita gidatua, 11:00etan –zapatuan zein domekan–, eta bertara joateko interesa dutenek izena eman beharko dute. Horretarako, zenbait bide jarri dituzte: 943 79 64 63 eta 943 71 89 11 telefono zenbakietara deitu daiteke, edo infoturismo@debagoiena.eus helbide elektronikora idatzi.

Harri jasangarrien paisaia kulturala bisita gidatuan Aitor Larrañaga Gatzagako Gatz Museoko arduraduna arituko da gidari lanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak