Udalekuen datak zehazteko galdeketa egin dute

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mai. 14a, 17:32
Iaz, udalekuetan, haurrak loreak landatzen aritu ziren.

Gurel Guraso Elkarteko kideek Doodle plataforma erabiliz galdeketa egin diete Gatzagako guraso elkarteko bazkideei, udaleku irekietara begira datak zehazteko. Hiru aukera jarri dituzte: uztaileko lehen bi asteetan egitea Leintz Gatzagako udalekuak, bigarren eta hirugarren asteetan egitea edo irteera solteen aldeko apustua egitea. Domekara arte izango da epea, galdetegia betetzeko.

Galdetegia jaso dutenek domeka honetara arte izango dute hiru aukeretako baten alde egiteko, eta, horren ostean, hurrengo pausoak emateko gertu daudela adierazi dute Gurel Guraso Elkarteko ordezkariek.

Erabaki ostean, plangintza

Udaleku irekien dataren gaineko erabakia hartzen dutenean, aurrera begirako plangintza hasiko dira prestatzen. "Hiru aukera ditugu, eta erantzun horren arabera antolatuko ditugu Leintz Gatzagako udalekuak. Plangintzarekin jarriko gara gero buru-belarri, eta dena zehazterakoan izen-ematea irekiko dugu", adierazi du Gureleko Nerea Altunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak