Pertsonaia bihurtutako loreontziak, lorez betetzera

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mai. 7a, 09:24

Deba eta Jarindo, loreontziak erabiliz sortutako pertsonaiak

Iaz, loreontziak erabiliz pertsonaia dibertigarriak sortu zituzten, eta herri osoan zehar sakabanatuta jarri; horietan loreak landatu zituzten, Leintz Gatzagari bizitasuna emateko asmoz. Oraingoan, Arrasateko Buart loredendakoek eskainitako loreak landatuko dituzte, baina bitxikeria gehiagorekin ere beteko dute loreontzi horien ingurua.

Lore berriak sartzeaz batera, pertsonaien baitan, herriko kontuei erreferentzia egiten dizkieten istorioak idatziko dituzte loreontzien alboan jarriko dituzten teiletan, harri-multzoz inguratuta. Hala adierazi du Ainhoa Barandiaran gatzagarrak: "Loreontzietarako loreak Buart loradendakoek ekarriko dizkigute, doan. Prestatu egin behar ditu, eta berak esango digu zeintzuk diren jartzeko egokienak, baina, lore iraunkorrak badira, askoz hobeto. Hala, eskerrak eman nahi dizkiogu Buart loredandari, herri ekimen honetan bere alea jartzeagatik. Gu lekua atondu eta loreak zaintzeaz arduratuko gara".

Guztira, hamaika loreontzi daude pertsonaia bihurtuta, eta guztiak loreekin beteta herria koloreztatzea da asmoa. Hamaika loreontzi izanda, hamaika istorio ere kontatuko dituzte.

Herriko kontuak

Herrian zehar dauden loreontzien pertsonaiek izena dute, eta herriko txokoei egiten diete erreferentzia. "Bi loreontzi ditugu, esaterako, Jarindo eta Deba izena dutenak. Deba ibaiari erreferentzia eginez, Hiruerreketan hasten dela Deba adieraziko dugu, adibidez. Zer jarri pentsatzen ari gara egunotan, ea datorren asterako prest dugun…".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak