Orientazioa lantzeko jolasak egiteko asmoz

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mai. 1a, 15:00
Gatzagako haurrak herritik zehar jolasean.

Aste honetan ez dira batu ludotekako haurrak, baina, datorren astean hitzordu berezia izango dute, aste honetako hutsuneari buelta eman eta behar bezala disfrutatzeko. Hain zuzen ere, orientazio edo ginkana froga egitea aurreikusi dute, astelehenean ondo zehaztu, eta egubakoitzean gauzatzeko.

"Astelehenean, 17:30etik 19:00etara, eta egubakoitzean, ordu berean, batuko gara ludotekan. Normalean, astean behin batzen gara, baina, aste honetan saiorik egin ez dugunez, datorren astean bi egunez batu, eta zerbait berezia egingo dugu. Ekintza egubakoitzean izango da, eta haurren gustukoa izateko prestatuko dugu", adierazi du Miren Zubillaga Gatzagako ludotekako arduradunak.

Eguraldi onarekin kanpoan

Orain arte, ahal izan dutenean ere egin duten arren, ludotekako arduradunak adierazi duenez, ludotekako gelatik atera, eta ekintzak aire librean ahalik eta gehien egitea da asmoa hemendik aurrera, eguraldiak laguntzen badie behintzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak