Gatzagako Udalak, Gatza City Krew gazte taldearen laguntzarekin antolatutako egunari hasiera emateko, mendira paseoa egin zuten. Hain zuzen ere 12 lagun batu ziren Makila Kortara egindako mendi bueltara, eta bertan ginkana herrikoia egin zuten. "Jende asko ez ginen igo, eta gazteak izan ginen, soilik, animatu ginenak. Han jolas batzuk egin, hamarretakoa, eta beherantza egin genuen", adierazi du Garazi Orobengoa zinegotziak.
Arratsaldean, 17:00etan, berriz, Azken Sustraiak eta Talka taldeen kontzertuak izan ziren, eta segurtasun neurri guztiak errespetatuta saio ederraz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.

