"Martxoan zenbait ekintza egin genituen, eta, hortik abiatuz, hilero ekintza kulturalen bat antolatzea erabaki genuen. Hori horrela, hilabete honetan, udaberriari ongietorria egiteko, Makila Korta fest antolatu dugu… Ea posible dugun gauzatzea", adierazi du Garazi Orobengoa zinegotziak.

Kontzertuen edukiera, beteta
Herrigunetik irtenda, Gatzagainera igo, Jarindora bidea hartu eta Makila Kortara iritsiko dira, goizean, bertan jolasak egiteko. Eta arratsaldeko kontzertuei dagokienez, 100 pertsonarentzako edukiera-muga jarri zuten, gatzagarrek preferentzia izanda, eta sarrerak atera bezain pronto agortu zirela adierazi dute antolatzaileek.