Aste Santuan bisitari gutxi egonda, egoera aldatzeko zain

Imanol Beloki Unamuno 2021ko api. 15a, 19:12

Gaztainuzketako Leintz zuhaitz etxe bat.

Gaztainuzketako Leintz zuhaitz etxeetako egoera ez da ona izaten ari pandemia hasi zenetik, eta bezeroren bat edo beste izan dute Aste Santuko oporraldian. Hala ere, "egoerarekin kezkatuta" dago Kepa Atutxa jabea.

Pandemia hasi zenetik izan duten egoera ez da ona izan Gaztainuzketan. Hala ere, Basoaz blai egitasmoaz ilusioz dago Kepa Atutxa jabea, eta naturan murgildu nahi duten bisitari kopurua igoko dela aurreikusten du, maiatz aldera. "Bezero batzuk izan ditugu, baina erreserbak bertan behera utzi dituztenak ere asko izan dira. Azkenaldian, Gipuzkoara mugatu dugu eskaintza, baina, kasu honetan ere, herri asko eremu gorrian izanda eta kasuak goraka doazela ikusita, ez da erraza asmatzea. Hala ere, sinisten dute egiten duten horretan, eta egoera hobetuko den esperantzaz daude. Hala, webgunea berrituta, interesa dutenek, Cabanasenelbosque.eus webgunea arakatu dezaketela gaineratu gura izan du Atutxak.

Gatz museoan jende dezente

Gatz museoan, aldiz, jende dezente aritu dela adierazi du Aitor Larrañaga bertako arduradunak: "Seiko taldeetan egin ditugu bisitak, eta Aste Santua ondo joan daitekeela esan dezakegu. Museoko bisita gidatuez gain, Dorleta Santutegira eta herria bisitatzera ere etorri da jendea, eta informazio bulegoan ezarrita ditugun lau ibilbide posibleen berri ere eman dizkiegu etorri direnei, besteak beste".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak