Nikon D3500 argazki kamerarekin eta 15-55 milimetroko objektiboarekin aritu da produktuei argazkiak ateratzen Mallabi.

Hondoa, zuria eta beltza
"Tela beltz bat erabili dut argazkien hondorako, eta baita argikaxa bat. Hala, produktuak hondo beltzean eta zurian atera ditut. Horrekin batera, palet txiki bat jarri dut produktuak gainean jartzeko, eta, erretratatutako produktuak bakarrik ateratzeaz batera, multzoan ere atera ditut. Lana amaitzean, museoko kanpoaldean ere aritu nintzen argazkiak ateratzen; hauek, akaso, artistikoagoak, errota martxan dagoela. Mugimendu sentsazioa sentiarazten duten erretratuak".