Gatzagako zuhaitzak jolas bidez ezagutu ostean, lau berri landatu dituzte

Xabi Gorostidi 2021ko ots. 27a, 15:54

Guraso elkarteak zuhaitz egunaren beste ekitaldi bat antolatu du gaurkoan, eta herriko gaztetxoek goiz pasa ederra egin dute; jolasten eta ikasten. Bederatzi puntuko ginkana bat osatu dute asmakizunekin eta erronkekin, eta amaieran lau zuhaitz berri landatu dituzte; bi makatzondo eta bi sagarrondo.

Hauek izan dira herriko txokoetan zehar asmakizun bidez landu dituzten zuhaitzak: Urritza, intxaurrondoa, gereziondoa, zipresa, artea, aritza, pagoa, okaran japoniarra, hagina, zumarra, eta bananondoa. Mapa elegante bati jarraiki, herriko zuhaitzetara inguratu dira eta horietako bakoitzean gutunazal bat zeukaten zain, barruan zuhaitzari zegokion asmakizun batekin. Ez hori bakarrik, mapako gune batetik bestera joan aurretik erronka bat gainditu behar zuten, ginkana estiloko jokoak eginez: begiak itxita, hankak lotuta, tunel baten antzera taldekideen azpitik igarotzen...

Gozatu ederra hartu dute gazteek. Hiru eta lau laguneko taldetan aritu dira ginkana osatzen, talde bakoitza bere kasara. Baina ginkanako azken puntuan Gatzagainen batu dira talde guztiak, eguneko azken erronka egiteko; zuhaitz landaketerako, alegia. Bi makatzondo eta bi sagarrondo landatu dituzte, goiz pasari amaiera ederra emanez. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak