Ginkana egin ostean, fruta arbolak landatzera joango dira

Imanol Beloki Unamuno 2021eko otsailaren 25a

Leintz Gatzagan egindako Zuhaitz Egun batean batutakoak landatzen.

Zapatuan, Zuhaitz Eguna ospatuko dute Leintz Gatzagan, eta Gurel Guraso Elkarteko kideek antolatutako ginkana gauzatu ondoren, Udalak herritarrei utzitako lursailean egingo dute landaketa.

Urteroko zita errespetatuz, zapatu honetan Zuhaitz Eguna izango dute Leintz Gatzagan. Gurel Guraso Elkarteko kideek antolatuta, ginkana egingo dute, lehenbizi, herrigunean, 11:00etan hasita. Bertan, herriko zuhaitz eta landareak ezagutzeko aprobetxatuko dute goiza, eta, ostean, zuhaitzak landatzera joango dira, Udalak utzitako ortuen alboan. Herrigunetik Gatzagainera bidean dagoen lursailera.

Herrigunean eta inguruetan dauden zuhaitz eta landareak ezagutzen hasiko dute eguna. Batez ere, haurrei erakutsiko dizkiete herriaren bueltan daudenak, eta horretarako, jolas eran ginkana egingo dute.

Fruta arbolak landatu

Zuhaitz landaketarako, berriz, zenbait fruta arbola eramango dituzte landatze-eremura, eta lau edo bost zuhaitz landatzea dela asmoa adierazi du Beñat Agirreurreta zinegotziak: "Fruta arbolak eramango ditugu, sagarrondoak, seguruenik, eta herri gainaldean Udalaren jabetzakoa den lursailean egingo dugu landaketa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak