Oinarrizko zerbitzuak jasotzeko herritik irten beharrarekin

Imanol Beloki 2021ko urt. 29a, 10:40

Azken neurri murriztaileek kalte ekonomiko handiak eragingo dituztela adierazi du Eugenio Otsoa alkateak.

Eusko Jaurlaritzak hartutako neurri murriztaileek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerri guztiei eragin diete, baina Gatzagan handicap bat dute, biztanleria baxua eta komertzio gutxi dituzten beste zenbait herritan moduan. Izan ere, Labideak denda eta taberna moduan funtzionatzen du, baina herritarren behar guztiak ez ditu asetzen.

Oinarrizko zerbitzuen beharra

Pandemia hasi zenetik zortzi kasu positibo baieztatu dituzte Gatzagan; azkena, urtarrilaren 10ean. Intzidentzia-tasa ere hutsean dagoen, baina neurri murriztaileak eurei ere ezarri dizkiete. Arazo nagusia erosketena dela adierazi du Eugenio Otsoa alkateak, eta, horrekin batera, kolpe ekonomiko handia jasango dutela bertako komertzioek ere gaineratu gura izan du: "Erosketak egiteko Eskoriatzara edo Aretxabaletara jaistea derrigorrezkoa dugu. Ez dugu arazorik horretarako, ondo justifikatuta dagoelako; izan ere, herrian bertan, Labidean, zenbait elikagai ditugu, baina ez ditugu oinarrizko produktu guztiak eskuragai. Horrekin batera, gertuen dugun osasun etxea Eskoriatzan dago eta bertara joan behar izaten dugu, nahiz eta erizain bat martitzenero igotzen den Gatzagara sendaketak egitera".

Kalte ekonomiko handia

Gatz Museoari, Gaztainuzketari, Arrate eta Gure Ametsa jatetxeei asko eragin diela itxiera perimetralak adierazi du Otsoak: "Guztiak bezero barik daude, eta ekonomikoki izango duten eragina izugarria izango da, kosta egingo zaie egoerari buelta ematea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak