Eskulanak eginda, datorren asteko antzezlana prestatzen

Imanol Beloki Unamuno 2021ko urt. 22a, 16:07

Gatzagako ludotekako haurrak eskulanak egiten izan ziren martitzenean.

Gatzagako ludotekan sei haur batzen dira, martitzenero, Miren Zubillaga hezitzaile eskoriatzarrarekin batera, arratsalde ederra pasatzeaz gainera, sormena landu eta gauza berriak ikasteko.

Ludotekako haur gazteena 3 urtekoa da eta nagusiena, berriz, 8 urtekoa, eta astean behin ordu eta erdiz, 17:30etik 19:00etara, soilik batzen diren arren, ahal duten denbora guztia aprobetxatzen dute jolas eta ekintza ezberdinak egiteko.

Eskulanak egiten aritu dira

"Negu garaian, batez ere, ludoteka barruan egiten ditugu ekintza guztiak. Txotxongiloak egiten aritu izan gara, bizkotxoak ere egin ditugu… Aste honetan, berriz, eskulanak egiteko eguna izan dugu. Puxikak eta arrozarekin egindako malabarrak, soka batekin lotuta dagoen pilota basora sartzean datzan jolasa… egin ditugu, besteak beste. Amaieran, berriz, ohiturari jarraituz, marrazkiak eta mahai-jolasak izan ditugu, eguna borobiltzeko", adierazi du Miren Zubillagak, ludotekako hezitzaileak.

Mozorrotuta, antzezlanak

Aste batetik besterako saioak prestatuta izaten dituzten arren, askotan egitaraua jarraitzea ez dela samurra adierazi du Zubillagak: "Datorren asteko plana antzezlan bat egitea izango da, eta, horretarako, haurrek mozorro ezberdinak erabiliko dituzte… Hori da hasiera bateko asmoa, baina ea eguna iristean egiteko gogoa duten. Hala ere, egiten ditugun ekintzekin gustura ari direla esango nuke. Dena den, eguraldi hobea egiteko gogoz gaude, hala, kalera atera eta aire libreko jolasak egiteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak