Gatzagarrak ere euskal presoen eskubideen alde egin dute

Imanol Beloki Unamuno 2021ko urt. 15a, 08:00

Joan den zapatuko agerraldian talde argazkirako batu zirenak

Euskal presoen eta iheslarien eskubideen defentsan, hotzari eta elurrari aurre egin zioten gatzagarrek zapatuan. Izan ere, Herriko Plazan batu ziren 40 lagun inguru, Izan Bidea deialdiarekin bat eginez.

Alizia Saez de la Cuesta preso gatzagarra, Euskal Autonomia Erkidegoko edo autonomia-erkidego horretatik gertu dauden espetxeetara eramatea erabaki zuen urrian Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak. Kasu honetan, Castellon II espetxetik Logroñora eraman dute.

Familiakoek pozik hartu dute etxetik gertuago egotea, baina eskubideak murriztu egin dietela azpimarratu du Inazio Gabilondok, Aliziaren senarrak: "Abenduaren erdialdean eraman zuten Logroñora, eta gertuago izatea pozgarria da. Hala ere, lehenengo, hamar egunetan koarentena egin behar izan zuen, eta, bisitei dagokienez, laukoak izaten ziren lehen, eta orain, berriz, bi pertsonakoak dira. Beraz, alaba biekin batera ezin dut bisitatu aldi berean Alizia…".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak