Munduko bederatzigarren mendi altuenera neguan egindako igoeran bizitakoak kontatu zituen Txikonek eta hizlariaren kontakizunak oso adi entzun zituztela herritarrek adierazi dute antolatzaileek:"San Millan parrokiarako edukiera osoa bete genuen. Izan ere, pasa den astetik sarrera guztiak salduta genituen. Hala, bertaratutakoak oso gustura geratu ziren hitzaldiak eman zuenarekin, eta protagonista bera ere oso eskertuta agertu zen. Izan ere, esan zigunagatik halako herri txiki batera etortzea zoragarria da, normalean jende pila biltzen delako herri handiagoetan egindako solasaldietan", adierazi dute antolatzaileek.

Mendi Asteko antolatzaileek gaineratu dutenez, "ohi ez bezala, hitzaldia amaitzean, hitzaldira gerturatutakoek galdera mordoa egiteko aprobetxatu zuten".