Gatz Museoari dagozkion ardurak, lizitaziora irekita

Imanol Beloki Unamuno 2020ko aza. 21a, 11:54

Leintz Gatzagako Gatz Museoko informazio-gunea.

Gatzagako turismo bulegoa, Gatz Museoaren kudeaketa eta gatz produkzioa eta bere komertzializazioa esleitzeko lizitazioa ireki du Leintz Gatzagako Udalak.

Joan den eguenean irekita, eskatzaileek zenbait baldintza bete beharko dituzte lehiaketara aurkezteko, eta abenduaren 22ra arte egongo da epea irekita. Hala, 10 urterako kontratua da, jendaurrean ireki berri dena, eta xehetasun guztiak Leintzgatzaga.eus udal webgunean ikusgai daude.

Errasti eta Ramila, eskertuta

Jon Errasti eta Libe Ramila izan dira urte eta erdiz Gatz Museoko lanen ardura izan dutenak, eta bizi izan dutenarekin eskertuak agertu dira: "Urtebeterako etorri ginen, eta gero, beste sei hilabete luzatu ziguten. Hala, eskerrak eman nahi genizkieke gugan konfiantza izan duten herritar guztiei, eta, Gatzitzen elkarteko kide guztiei. Eman diguten laguntza izugarria izan da, eta, agertu duten lanerako prestutasuna ere txalotzekoa izan da", adierazi du Jon Errastik, Gatz Museoko arduradunak.

Jon Errasti eta Libe Ramila Gatz Museoko produktuekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak