Herriaren eta Gatz Museoaren izen ona mundura zabalduz

Imanol Beloki Unamuno 2020ko aza. 13a, 14:32
Mar Torrijos bisitaria Leintz Gatzagako alde zaharrean. Argazkia: 'Pasaporte a Wonderland'

Bisitari batzuek munduan zehar egiten dituzten bidaien kontakizunak egiten dituzte, eta,  Pasaporte a Wonderland izeneko webgunean Leintz Gatzagan bizitakoa argitaratu dute.

Liluratuta geratu diren bisitariak izan dituzte Leintz Gatzagan. Ez bakarrik herriak duen arkitektura egituragatik, bertatik ikusten den paisaiagatik edo herriaren historiagatik. Gatz Museoak dituen ezaugarri eta berezitasunak eta Dorletako Ama txirrindularien patroiaren historiaren jakin-minak bultzatuta, Aitor Casado legazpiarrak eta Mar Torrijos murtziarrak Gatzagako irudiak, historia eta iritziak partekatu dituzte, eurek egindako Pasaporte a Wonderland izeneko webgunean.

Munduan zehar egiten dituzten bidaien kontakizunak egiten dituzte webgunean, eta Gatzagako bisitaren argitalpenak ere izan ditu interesdunen iruzkinak. Hala, jendea herrira erakartzeko aletxoa jarriz.

Lan bikaina, eskertzekoa

Gatz Museotik adierazi dutenez, bisitari horiek egindako argitalpena "oso osatua" da. "Eskertu beharrean gaude egin duten lanagatik. Munduan zehar egiten duguna zabaltzeko eta bisitari berriak erakartzeko modu bikaina da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak