Aparkalekuko zati bateko zorua altxatuta, hesiekin inguratuta

Imanol Beloki Unamuno 2020ko aza. 6a, 16:35

Leintz Gatzagako aparkaleku nagusia.

Duela hilabete urak eragindako matxura konponduta, aparkalekuko zoru zati berria geratzen zaie lanak amaitzeko.

"Olaungo errekatik behera, depositura bidean, ur-jario bat izan genuen, eta duela hilabete egin genuen konponketa. Hala ere, ondorioak begi-bistan daude aparkalekuan, eta orain, zoru zatia konpontzea geratuko zaigu", adierazi du Eugenio Otsoak, Gatzagako alkateak.

Aparkatzeko eremua

2015ean hasi ziren Gatzagako erdigunean dagoen aparkalekua egiten. Hainbat fasetan egin zituzten lanak, eta Gatz Museora eta Dorleta santutegira joaten diren bisitariek herri erdigunean autoa uzteko lekua izateko eta, bide batez, bertako herritarrek ere aparkatzeko lekua izateko lanak izan ziren. 2016ko urtarrilean, lur-jausia ere izan zen gune horretan, eta, egin beharreko guztiak eginda, ordutik erabilgarri dago hondakinen ekarpen-gune alboko aparkalekua. Gunea harri-lubetarekin inguratuta dagoen arren, auto batentzat espazioa okupatzen duen zoru zati bat altxatu da, eta hesiekin inguratuta jarri dute, inork ez aparkatzeko eremu horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak