Iaz igo ez zutenez, zaborren tasa %5 igoko dute aurten

Imanol Beloki Unamuno 2020ko urr. 30a, 11:33

Gatzagako udalbatzako kideak plenoan.

Leintz Gatzagako 2021era begirako tasa eta zerga guztiak izoztu dituzte, hiri hondakinena izan ezik.

Joan den eguenean egindako osoko bilkuran, datorren urtean ordaindu beharreko zergak eta tasak izan zituzten aztergai Leintz Gatzagako udalbatzako kideek. Orokorrean, zerga eta tasa guztiak izoztea erabaki zuten, aho batez, 2021era begirako Ordenantza Fiskalen hasierako onarpenean. Hala ere, salbuespen gisa, zerga bakarra igotzea adostu zuten. Hain zuzen ere, hiri hondakinena, %5 igoko dutena. "Leintz Gatzagako kasuan, gaur egun udalbatza osatzen dugun kideon agintaldia beranduago hasi zen, eta gure aurretik egon zen udal taldeak ezin izan zituen zaborren tasak igo. Hala, oraingoan, %5 igotzea erabaki dugu. Beste tasa eta zerga guztiak, berriz, izoztuta geratu dira", adierazi du Eugenio Otsoak, Leintz Gatzagako alkateak.

Astelehen honetan Gatzagako zergen eta tasen Ordenantza Fiskalak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, alegazioak aurkezteko epea 30 lanegunekoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak