San Milixan egunean ez da artisau azokarik izango

Imanol Beloki Unamuno 2020ko urr. 26a, 09:24

Iaz San Milixan jaietan egindako azokaren irudia ez da errepikatuko aurten.

Azaroko bigarren domekan ospatu ohi izan dute San Milixan eguna Leintz Gatzagan. Aurten, 28. edizioa izango litzateke, baina ez da izango urteroko eskulangintza azokarik, ezta Hustu Ganbara bigarren azokarik, besteak beste. Soilik, Gurel Guraso Elkarteak urtero antolatutako gaztaina erre jana izango da.

"Aspaldi, ganadu feria ere izaten genuen San Milixan egunez Leintz Gatzagan; hori ere galdu egin dugu. Hala ere, urte askoan artisau azokarekin eta beste zenbait ekintzarekin arrakasta izan dugu. Aurten, baina, pandemia garai honetan, ez da posible ezer antolatzea, eta, datorren asterako erabakia hartuko dugun arren, gaurgaurkoz, Gurel Guraso Elkartea urtero-urtero arduratu den gaztaina erre jana soilik egitea aurreikusten dugu, baina hori egiteko ere zalantzan gaude…", adierazi du Eugenio Otsoak, Leintz Gatzagako alkateak.

Gurel-en, lantalde berria

Datozen bi urteetarako lantalde berria osatu berri du Gurel Guraso Elkarteak, eta orain, lau ordezkari berri izango dira elkartea koordinatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak