Sorpresa moduan herri kirolak izan zituzten pasa den zapatuan, Leintz Gatzagako Andramaixen barruan. Komunikabideetan eta herrian zehar ez zuten ezer adierazi, bertakoentzat, soilik, izateko asmoz. Hala, udal ordezkariek adierazi dutenez, herritar askok sorpresaz hartu zuten herri kirolak egotea, eta, gustura geratu ziren antolatutakoarekin.
