"Andramari egunean egingo dugu, goizean, herrigunean, gatzagarrentzat ekitaldi sinbolikoren bat. Hala ere, zer egin aztertzen ari gara, baina Andramari eguna dela adierazteko soilik izango da; ezer berezirik egin gabe. Ez genuke nahi, gainera, beste herrietako jendea gerturatzerik; beraz, hala ospatu beharko ditugu aurten. Urteetan etorri izan diren Otxandioko lagunak ez dira etorriko jaietara, eta sumatuko da hori herrian. Bola-jokoa ere ez da izango, kontzerturik ere ez…", adierazi du Garazi Orobengoak, Ogasun zinegotziak.