Zenbait lagun atzera botata, ehiza postuak enkantera

Imanol Beloki Unamuno 2020ko uzt. 27a, 20:07
Leintz Gatzagako plaza.

Urri aldera hasiko da ehiza txikiko denboraldia, eta, ordurako gertu egoteko, Gatzagan dauden zenbait ehiza postu libre enkantean jarriko dituzte. Hala, interesdunek adi egon beharko dute, Leintz Gatzagaren udal webgunean eta buletin ofizialean argitaratuko da-eta informazio zehatza. Hau da, enkante eguna, epeak… 

Usoak ehizatzeko, DorletaDominaga, Pagoeder, Retranca eta Landan daude postu finkoak; eta baita txartelak oilagorretarako. Hala, normalean, lau urterako postua hartzen duten zenbait ehiztarik uko egin diote postuari.

Hiru urte pasata, zenbait atzera

"Normalean, lau urterako hartzen dute postua ehiztariek, eta, hiru urte pasa direnez eta zenbaitek postua utzi dutenez, %25eko fidantza galduko dute. Nahi duenak har dezake parte enkantean, gatzagarra izan edo ez, eta lau urtetik hogei urtera luzatu daiteke postu alokairua, KPIaren igoera kontuan izanda…", adierazi du Juanito Bengoak, Gatzagako Mendi zinegotziak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak