"Sardinak egiteko, parriletan ezin dugu brasarik egin, maskarek su hartzeko arriskua dago eta. Horrenbestez, menua aldatu eta zartaginean egindako txistorra eta hirugiharra izango da aurtengo menua. Normalean, sua egin aurretik zutik jaten dugu, mokadu eran. Aurten, berriz, mahaietan eserita eta gure arteko distantziak hartuz egin beharko dugu", adierazi du Garazi Orobengoak, Ogasun zinegotziak.
Suaren gainetik salto egin gabe
San Juan suaren gainetik ezingo dela saltorik egin azpimarratu gura izan du Orobengoak: "Erabiltzen ditugun gel hidroalkoholikoengatik… ezingo da aurten suaren gainetik salto egin".