"Gogoz geunden tailerra egiteko, baina egoera zaila da, eta online egitearen proposamena baztertu egin dugu, parte-hartzaile batzuek hala gura izan dutelako. Ez dakigu noiz egingo dugun-; hala ere, indarkeria matxistaren aurkako kanpaina dela-eta informazioa bideratu diegu herritarrei", adierazi du Garazi Orobengoa Ogasun zinegotziak.
Eskuorri informatiboak
Ez zaitez lotsatu! Amaitu isiltasunarekin! lelopean, genero indarkeriaren informazioa eta harremanetan jartzeko zein orientazio, aholkularitza eta gizarte laguntza kontaktuak banatu dituzte herritarren artean.