Ekimenaren berri eman gura izan du Garazi Orobengoa Ogasun zinegotziak: "Astean zehar egitea erabaki genuen ekimen hau egitea, eta arrakastatsua izan da. Rosa Urretak izan zuen ideia, eta ederto aritu gara karapaixoa egiten. Orain, masa harrotuta, forma emateko eta txorizo eta arrautzak sartzeko egingo dugu beste konexio bat… Gero, ikusiko dugu nolakoa izan den emaitza".