'Vasco-Navarro trena Arrasaten' dokumentalaren proiekzioa

Imanol Beloki Unamuno 2020ko ots. 25a, 17:36

Vasco-Navarro trena Arrasaten.

Leintz Gatzagako Udalak antolatuta, Vasco-Navarro trena Arrasaten izeneko dokumentala proiektatuko da otsailaren 28an, 19:00etan, liburutegian. Arrasateko Udal Bibliotekak egindako ikus-entzunezkoa ikusteaz batera, aurkezpena egingo dute gonbidatu izango diren Olatz Bartolomek eta Alberto Loitik.

Vasco-Navarro trenak Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa lotu zituen, 143 kilometroko burdinbidearekin. Leku bakoitzean jendeak izen bat eman zion: Transarlabaniano, Trenico, Cangrejero… Obrak 1887an hasi ziren eta 40 urte iraun zuten, arazo ekonomiko eta tekniko ugari sortu zirelako. Oztopoak gaindituta, oso tren modernoa eta garrantzitsua izan zen bere garaian; komunikazioa eta industria garapena bizkortu zituen, eta zeharo aldatu zuen herritarren bizimodua. Azkenengo joan-etorriak, berriz, 1967an egin zituen. Hala, historiaren pasarte hori gogorarazteko egindako dokumentala da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak