Gurel guraso elkarteko kideak eta herritarrak elkarlanean aritu dira Inauterietako egitaraua prestatzen, eta, lehenbizi, mozorrotzeko gai aukeraketa egin dute. Labidea tabernako arbelean zenbait gai proposatu, eta horietatik boto gehien jaso dituen gaia Itsasoa izan da.
Herri bazkaria eta DJa
"Inauteri-zapatuan, 12:00etan gaztetxoendako jolasak izango ditugu San Miguel plazan eta herri bazkaria, berriz, Soran etxean izango da. Hala, Labidea tabernan jarriko ditugu txartelak salgai egunotan. Bazkalostean, DJ Humerto musikari elgoibartarra izango dugu giroa jartzen", adierazi du Beñat Agirreurretak, Kultura zinegotziak.