Libe Ramila eta Beste Bat, Landaola sarietarako hautagai

Imanol Beloki Unamuno 2020ko urt. 31a, 12:08
Libe Ramila eta Jon Errasti, Gatzagako Gatz Museoko kudeatzaileak.

Landaola Landa Garapen Elkarteen Federazioak antolatzen dituen Landaola sarien hirugarren aldia izango da otsailaren 7an, Aretxabaletako Otalora jauregian, 12:00etan, eta hautagaietako bat Libe Ramila Gabiria eta Beste Bat da, museoari lotuta gatz ekoizpenerako proiektuagatik.

Proiektu honek izaera publikopribatua du. Gatzagako Udalak inbertsioen kostua bere gain hartzen du, baina kudeaketa erakunde pribatu bati esleitzen dio. Hain zuzen, Libe Ramila eta Beste Bat.

Jauzi handia azken urteetan

Azken hiru urteetan egindako lanari eta Leader dirulaguntzaren bitartez gauzatzen ari diren inbertsioei esker, gaur egun museoko jarduera bere osotasunean modu lehiakorrean aurrera eramateko aukera eskaintzen du. Hala, Udaletik sustatu eta kudeatu den Gatz Museoko jarduera ekonomikoa aurrera eramaten ari da, bi lan-ildotan: batetik, museoaren jarduera; eta, bestetik, gatzaren ekoizpen eta salmenta. Hala ere, Libe Ramila Gatz Museoko kudeatzaileak adierazi du herritarren eta Udalaren laguntza barik ezinezkoa izango litzatekeela.

Hamabost kilo gatz eguneko

Beharraren araberako gatz ekoizpena egiten dute gaur egun, eta gatza saldu ahala ari direla produzitzen adierazi du Ramilak. "Pertsona batzuk espresuki honetara dedikatzen garenez, gehiago ari gara saltzen, eta produkzioa handiagoa da. Azkenengo produkzioa azaroan egin genuen, eta laster beste bat egingo dugu…".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak