Amaitu dituzte Santa Columba ermitako egokitzapen lanak

Imanol Beloki Unamuno 2020ko urt. 9a, 11:02
Santa Columba ermitako fatxada eraberrituta.

Gatz Museorako harrera, informazio eta salmenta gunea egiteko, Santa Columba ermitaren egokitzapen lanak urriaren 13an, Gatzaren Egunean, hasi zituzten, eta lanak abenduaren amaieran amaitu berri dituzte. Hala ere, eraikinak funtzio horiek baino gehiago izango dituela adierazi du Leintz Gatzagako Gatz Museoko arduradun Aitor Larrañagak.

"Azken urteotan, gatzaren ekoizpenari dagokionez, aktibitate profesionala sortu dugu, produkzioa handituz; Leintz Gatzitzen egitasmoaren bitartez, herri ekimen bihurtu da; bisitekin jarraitzen dugu; Gatzaren Eguna egonkortzen ari da urteen poderioz; Santa Columban egin ditugun egokitzapenek gatz ekoizpen gunea eta museoa banatu eta ordenatzeko balio izan digute, eta Leintz Gatzitzen taldeak ideia eta proiektu berriak sortzeko egoitza izateko ere bide emango digu".

Santa Columba ermita barrutik.

Garai bateko ideia ardatz

"Garai batean, gazkinen kofradiako egoitza izan zen Santa Columba ermita, eta bertan urteko gatz ekoizpenaren gainean, kostuaren gainean eta bestelakoez eztabaidatzen zuten. Hori horrela, harrera, informazio eta salmenta gunea izango dugun arren, ideia berriak sortzeko gunea ere izango da, eta horretan eragin gura dugu".

Proiektuarekin bat eginez

Gatz Museoaren proiektua harrera ona izaten ari dela ere gaineratu du Larrañagak, Foru Aldundiak, Mankomunitateak eta Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusten dutela Gatz Museoaren bueltan egiten ari diren aurrerapausoak nabarmenduz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak