Autodefentsa feminista tailerra izango da zapatu honetan

Imanol Beloki Unamuno 2019ko abe. 13a, 13:13
Autodefentsa feminista tailerrean ukabilak.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren bueltan, Madrilen asteburu-pasa egin zuten Sorginak Emakume Taldeko zenbait kidek, eta zapatu honetarako, berriz, autodefentsa feminista tailerra antolatu dute Berdinbidean Gipuzkoak, Bideberrik eta Sorginak Gatzagako Emakume Taldeak elkarlanean.

Bortizkeriari aurre egiten ikasteko eta indartze pertsonalerako teknikak ezagutzeko asmoz antolatutako autodefentsa feminista tailerra zapatu honetan izango da, Gatzagako kultura etxean, eta Emagin Euskal Herriko Bilgune Feministako kideak izango dira lau orduko formakuntza saioa eskainiko dutenak, 10:00etatik 14:00etara bitartean.

Tailerrean parte hartzeko interesa duten emakumeek zenbait bide izango dituzte horretarako: Leintz Gatzagako udaletxera joanda edo 943 71 47 46 telefono zenbakira deituta; edo Sorginak Emakume Taldearen Whatsapp taldean idatzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak