"1987an hasita, hiru agintaldiz izan nintzen alkate, eta laugarrenean utzi beharra izan nuen lan kontuengatik. Gero, zinegotzi ere egon izan naiz, 2012an berriz ere alkate, eta ea oraingoa azkena den. Orain ardura hartzeko gertu agertu naizen arren, gazteengan jarri behar dugu indarra, beraiek baitira etorkizuna. Herri txikia da gurea, eta denok egon behar dugu lanerako prest, eta, honekin batera, Gipuzkoa mailako beste erakundeen laguntza ere ezinbestekoa izango dugu; esaterako, azpiegituretan".
Udal ordezkarien kargu-hartzea
Alkatea Otsoa izango den arren, hauek izango dira gainerako udal ordezkariak: Ogasuneko zinegotzia Garazi Orobengoa, Mendikoa Juanito Bengoa, Kulturakoa Beñat Agirreurreta eta Hirigintzakoa Jon Sasiain.