Tximista batek zenbait kalte eragin ditu Gaztainuzketan

Imanol Beloki Unamuno 2019ko aza. 29a, 13:04
Kaxa elektrikoa erreta.

Duela bi aste izandako trumoien ostean, zenbait kalte eragin ditu tximista batek Gaztainuzketako mendi-etxeetan. Gatzagako antena Pagoederren dago, eta tximistak 100 metro beherago jo zuen. Bi zuhaitzi jo ostean, lur azpitik doan argindar kableari jota. Hala, kalteak baloratzen ari dira egunotan.

Tximistak lurrean jota gorantza eta beherantz eragin ditu kalteak. Izan ere, kaxa-elektrikoa hondatuta dago, erreta, eta, horrez gain, Gaztainuzketako mendi-etxeetan gertatu dira kalte handienak. Zenbait etxetan ere argia joan zitzaigun, beste barik. Termoa eta kableatu guztia konpondu dugu dagoeneko, eta ontzi-garbigailua eta aire girotua geratzen dira konpontzeko…", adierazi du Juanito Bengoak, Gatzagako jarduneko alkateak.

Seguruaren kargu

"Elkoroko elektrikariak izan ziren kalteak aztertzen, eta, zenbait kalte konpondu ditugun arren, dena baloratzen ari gara, eta, egunotan, Udalak duen seguruari pasako diogu partea", adierazi du Bengoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak