Abenduan autofentsa tailerra izango dute Emagin elkartekoek eskainita. Lau orduko tailerra izango da, eta abenduaren 14ean egingo dute 10:00etatik 14:00etara bitartean.
Gaur, berriz, udaletxean puntu morea jarri dute, eta horrekin batera, karteran eramateko gidak atera dituzte, eraso baten aurrean nora jo behar den eta nora deitu behar den zehazten duena, besteak beste. Txartel horiek Labidean, Soran-etxean, udaletxean… jarri dituztela adierazi du Ainara Gabilondo Gizarte langileak.